Testuingurua
errore-mezu
Errore bat gertatu dela eta zein motatakoa den adierazten duen mezua.
es mensaje de error/fr message d'erreur/en error message
errotazio; Sin.: biraketa
Erregistro batean datuak posizioz posizio zirkularki lekualdatzea, erregistroaren mutur batetik irteten diren bitak beste muturretik sartuz informaziorik galdu gabe.
Errotazioa eskuinerantz nahiz ezkerrerantz egin daiteke.
es rotación; permutación circular/fr rotation/en rotation
errutina
Funtzio espezifiko bat burutzen duen programa-zatia, erabilera orokor edo errepikatua izan dezakeena eta beste programa batetik dei egiten zaiona.
es rutina/fr routine/en routine
errutina egoiliar
Memoria zentralean gordeta egoten den errutina.
Programa exekutagarrian ez da kopiatzen eta sistema eragilearen laguntzaz atzi daiteke.
es rutina residente/fr routine résidante/en resident routine
errutina itxi
Programa nagusitik kanpo dagoen azpiprograma; programatik egindako dei baten bidez erlazionatzen da beronekin.
es rutina cerrada/fr routine fermée/en closed routine
esangura handieneko bit. Ik. pisu handieneko bit.
esangura handieneko zifra. Ik. pisu handieneko digitu.
esangura txikieneko bit. Ik. pisu txikieneko bit.
esangura txikieneko zifra. Ik. pisu txikieneko digitu.
eskaera
Galdera baten adierazpen formalizatua.
es solicitud; petición/fr requampecirc;te/en request
eskala ertaineko integrazio. Ik. integrazio.
es integración a media escala/fr intégration à moyenne échelle/en medium scale integration; MSI
eskala handiko integrazio. Ik. integrazio.
es integración a gran escala/fr intégration à grande échelle/en large scale integration; LSI
eskala oso handiko integrazio. Ik. integrazio.
es integración a muy gran escala; integración a escala muy grande/fr intégration à très grande échelle/en very large scale integration; VLSI